XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IZUTU da Zerbantes Kixoteren airez:
Berriz abia zaio abentura-bidez.
Arraio Apeza ta Bizargilea ez
ohartu Diario paperak erretzez,
Kabaileriakoak bezain putz izanez.

- Norat hoa? diotsa gogor bezain larri
A. EFEk entzumena zurtu dionari.
Santxok, ez galdetu ta ez pentsatzen jarri,
itsumustu bizian darraio jaunari,
nola herri santxoak txandako bluffari.

Zentzaturik hil zena, horra berriz ero.
Prentsako anitz berrik jarri dute bero.
Zuzenketa eginik delakotan-edo
buelta-ruedo hasi du zezenketaz gero,
mandazainaren egur epelen bezero.

Baina ez zen benetan inoiz hil Kixote.
Zerbantes bai hil zela ganora asko gabe.
Beharrago genuen bizirik gaur arte,
Kabaileri-liburu kaxkalak ez eze
Diario putzalak salatzeko ere.